Aurten ere literatura erotikoa eta sexualitatea abiapuntu hartuta hainbat proposamen egin ditu liburutegiak. Otsaila amaitu bitartean prest da Bibliobero interesgunea. Literatura erotikoari eta sexualitateari buruzko liburuak daude bertan ikusgai.
Otsailaren 19an, berriz, menarkiari buruzko hitzaldia egingo du Enara I. Dominguezek, 17:30ean. Gaztetxoei menarkia eta hilerokoa ikuspuntu zabalago batez bizitzen laguntzeko nondik norakoez arituko da, Ziklikoki bizitzen proiektuaren oinarriak ardatz hartuta. Zabalik dago izena emateko aukera hemen.
Ipuin erotikoak
Ipuin erotikoek ere izango dute tartea aurtengo Bibliobero egitarauan. Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari usurbildarraren eskutik etorriko dira; izan ere, Erotik, zerotik, berotik izenburupean saioa egingo du Elgetan, hilaren 26an. Edukiera muga dagoenez, aurrez irekiko dute ekintzetan parte hartzeko izena emateko aukera.