Bizikidetza talde iraunkorrak mantenduz izan bada ere Santa Ageda bezperako koplak abestu dituzte, gaur, Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoak. Lehen Hezkuntzako taldeak irten dira kalera aurreko egunetan ikastetxean prestatutako koplak abestera. Makilak astinduz esan diote lurrari badela esnatzeko ordua.