Elgetak hamahiru biztanle gehiagorekin amaitu du 2020a

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 29a, 11:00
Artxiboko irudia.

Iazko errolda datuen arabera, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea ere positiboa izan zen. Abendu amaieran biztanle kopurua 1.144 zen.

2020ko errolda datuen arabera, hamahiru biztanle gehiagorekin amaitu zuen iazko urtea Elgetak. Udalak emandako datuen arabera, 2020ko urtarrilaren 1ean 1.131 biztanle zeuden erroldan izena emanda, eta Urtezahar egunean 1.144 ziren.

Jaiotzen eta heriotzen arteko aldea ere positiboa izan zen iaz. 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, hamalau haur jaio ziren Elgetan: zortzi mutil eta sei neska. Txanponaren beste aldean, heriotzak zortzi izan ziren: bost emakume eta hiru gizon hil.

2020ko langabezia datuak

Urte osoko argazki orokorra atera daiteke, baita ere, langabezia datuei dagokienez. 34 langaberekin eta %5,89ko langabezia tasarekin eman zitzaion hasiera 2020ari Elgetan, eta datu horiekin amaitu zen urtea. Tartean, zazpi hilabeteko goranzko joera jarraitua eta beste bost hilabeteko jaitsiera izan dira. Uztailean jo zen goia, 58 langa- berekin eta %10,05eko tasarekin. Handik aurrera, beheranzko joera izan da, urte hasierako datuetara itzuli arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak