Alabazan taldeko Pedro Ruizek ipuinak liburuarekin zein liburu barik kontatzeko gomendioak emango ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 25a, 09:23
Alabazan taldeko kontalari Pedro Ruiz.

Liburuetatik ahora izeneko hitzaldia egingo du eguaztenean, hilak 25, liburutegian. Saioa 18:00etan hasiko da eta leku mugatua denez aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Ordu eta erdiko tailerra izango da eta jorratuko den gai nagusia izango da noiz eta nola kontatu behar diren ipuinak liburuarekin edo liburu barik.

Bada kezka hori liburutegiko kontalari boluntarioen artean, eta saioan izango dira hainbat, baina herritar guztiei zabalik dagoen tailerra da. "Egia da liburuek lana errazten dutela kontatzeko orduan; izan ere, bertan dago dena. Baina horrek badu bere tranpa, ezin baikara gidoitik atera. Kontalaria lotuta dago, nolabait", azaldu zuen abenduko saioan Ruizen lankide Bego Alabazanek. "Gertatu daiteke irudiek presentzia handia izatea, eta testuarekin bakarrik geratzea da liburuaren zati handi bat galtzea. Horren harira, liburua babes eta euskarri oso interesgarria izan daiteke, baina badira egoerak non libururik gabe kontatzea oso interesgarria izan daitekeen. Halakoetan, umeek beraien irudiak sortu behar dituzte, eta irudimena lantzeko ariketa oso garrantzitsua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak