Beste modu batera baina urteroko danborrada egin dute, gaur, Elgetako herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 20a, 17:15

San Sebastian eguna ez da oharkabean pasa. Bizikidetza talde iraunkorrak mantenduta eta kofradeendako zein gurasoendako emanaldirik egin gabe, baina danborrada egin dute ikastetxean.

Gaurko egunarekin ohikoak diren Sarriegiren martxak entzun dira, gaur, Elgetan. Eskolako neska-mutikoen eskutik etorri dira nahiz eta ezin izan duten ez nobleen kofradiako kideendako ez gurasoendako jo. Nobleek ez dute gaur urteroko ekitaldirik egin, eta gurasorik gabeko saioak egin dituzte eskolan.

Pandemia egoerak baldintzatutako San Sebastian eguna izan da zalantzarik gabe, baina 3, 4 eta 5 urteko geletako neska-mutikoek eta seigarren mailakoek izan dute danborrak astintzeko aukera. Egunak eman dituzte prestatzen eta taldeka bada ere hainbat saio egin dituzte goizean zehar. Arratsaldean frontoi zaharrean elkartu dira, eta bizikidetza taldeak mantenduz eta distantziak zainduz egin dute emanalditxo bat.

Eskolak argazkiak eta bideo bat prestatu ditu danborrada ikusi barik gelditu diren gurasoak apur bat goxatzeko.

Erlazionatuak

San Sebastian eguneko danborrada Elgetan. 2021

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 urt 20 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak