Kantsatzeke elkarteak prest du egutegia eta bazkide kanpaina

Xabi Gorostidi 2021ko urt. 16a, 10:30

Hilaren 19an eta 26an, federatzeko eta bazkide egiteko hitzordua lotu dute, kultur etxean. 2021eko egutegian, bederatzi irteera egitea aurreikusten dute.

Urtero legez, federatzeko eta elkarteko bazkide egiteko kanpaina egiten ari da Kantsatzeke mendi elkartea. Martitzenean egin zuten lehen saioa, eta beste bi hitzordu gehiago finkatu dituzte urtarrilean zehar zeregin horretarako: hilaren 19an eta 26an, 19:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Federatzeko prezio taula ere eman dute aditzera, eta prezioak 17 eta 133 euro artean daude, adinaren eta estaldura eremuaren arabera. 2021erako egutegia Urte berrirako irteeren egutegia ere definitu du elkarteak:

"Egutegiari dagokionez, iazkoa mantentzeko asmoa daukagu, baina egunak aldatuta. Hala ere, birusagatik ezarritako debekuen arabera joan beharko dugu moldatzen, ea udaberrirako irteerak egiteko moduan garen. Bidaliko dizuegu egutegia, eta gero joango gara irteera bakoitzaren berri ematen".

Bederatzi irteera

Hau da une honetan duten egutegia: martxoaren 19an, Arkaitzera irteera eta sagardotegia; apirilaren 19an, Urregaraira; maiatzaren 24an, Kruzetara; ekainaren 21ean, Puttarrira; uztailaren 19an, Pagoetara; irailaren 2an, Maizara; urriaren 18an, Arbarrainera; azaroaren 15ean, Alluitzera eta baba-jana; eta Kantsatzeke taldearen irteera bat. GOIENA abenduaren 25ean, Intxortara. 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak