Eskolak San Sebastian eguneko danborrada egingo du, baina ikusle barik izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 18a, 10:00

Elgetako herri eskolako San Sebastian eguneko danborrada, 2018an.

San Sebastian kofradiako nobleek, berriz, bertan behera utzi dute urteroko ekitaldia pandemia egoera dela-eta.

"Elgetako eta Uberako ordezkariak urtero elkartzen gara San Sebastian egunarekin, baina hogeita lau lagun gara eta aurten ekitaldia ez egitea erabaki dugu. Elizan bada lekua distantziak mantentzeko, eta meza egin zitekeen, baina ondoren sakristian egiten den ekitaldia eta bazkaria... Hor arazoa zegoen", azaldu du San Sebastian kofradiako idazkari Juan Ramon Irazabalek. "Angiozarren bost dira, eta aurten ospakizun bateratua egiteko aukera bazegoen, baina hurrengo urtean beharko du", gaineratu du.

Hala, aurten ez dira kofradiako nobleak elkartuko. Meza entzun ohi dute San Sebastian egunean eta ondoren urteko kontuak egiteko ekitaldia egiten dute parrokiako sakristian. Bazkari batekin ematen diote amaiera ospakizunari.

Eskolak danborrada egingo du

Herri Eskolak danborrada egiteko erabakia hartu du. Aurten, ordea, ikuslerik gabe izango da. "HHko 3, 4 eta 5 urtekoek eta LH-6ko ikasleek egingo dute. COVID egoera dela-eta, ordea, eskola barruko ekintza izango da", azaldu du zuzendaritzak.

Neska-mutikoak hasita daude Sarriegiren martxak errepasatzen. Urteroko hitzordua da eta gogoz daude. Aurten seigarren mailako June Cantabrana Amestik egingo ditu danbor nagusi lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak