Gurasoendako 'Drive' eta 'Classroom' tailerra antolatu dute Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 15a, 15:00

IKT_on egitasmoko ordezkariek gidatuko dute ordu eta erdiko tailerra, eguaztenean, hilak 20. Lau lagun daude izena emanda, eta gutxienez sei behar dira tailerra egin ahal izateko. Izen-ematea zabalik da ikastetxean.

Sare sozialen eraginaren inguruan tailer bereziak egin zituzten, eskolan, abenduan. Horiek ere IKT_on egitasmoko adituen eskutik egin zituzten. Proposamena, orain, Drive eta Classroom aplikazioei buruz gehiago ikastea da eta ordu eta erdiko tailerra antolatu dute eguaztenerako, hilak 20. Saioa 18:00etan hasitako da baina parte hartzaile gehiago behar dira burutu ahal izateko. Eskolatik jakinarazi dute lau lagun daudela oraingoz izena emanda eta gutxienez sei behar direla.

Oinarrizko mailako ikastaroa izango da. "Helburua da guraso bezala zelan lagundu gure seme-alabei. Konfinamenduan egon ginenean hainbat familia nekez ibili ziren laguntzeko eta garrantzitsua iruditzen zaigu familiak jakitea zelan lagundu. Aukera paregabea da", azaldu dute zuzendaritzatik.

Informazio guztia eta izen-ematea eskolako web orritik egin daiteke, hemen.

 

Izen-ematea 2021-2022 ikasturterako

Gainerako ikastetxeetan bezala Elgetako herri eskolan ere abiatzear da 2021-2022 ikasturterako izen-emate kanpaina. Urtarrilaren 18tik 29ra –biak barne– egongo da zabalik. Kanpaina ikasle berriendako da, batez ere bi urteko gelako eskolaratze berrietarako.

Izen-ematea online  egin daiteke eta eskabide orria ikastetxean aurkeztuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak