Astelehenetik aurrera martxan izango da, berriz, eskola-kirola

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 15a, 10:00

Azarotik etenda egon diren eskola-kirol entrenamenduak bueltan dira. Eusko Jaurlaritzaren LABI batzordeak asteon baimendu ditu, eta Elgetako Udalak astelehenetik aurrera jarriko ditu martxan, Etor Garateren gidaritzapean.

 "Ikasturte hasieran definitu ziren segurtasun neurriekin irekiko da zerbitzua, eskolako burbuila-taldeak errespetatuz eta higiene zein segurtasun neurri zorrotzak aplikatuz", azaldu du Kiroletako zinegotzi Ibai Etxanizek. "Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta aldagelak itxita egongo dira".

LH-3ko neska-mutikoen saioak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 16:30ean. Martitzenetan eta eguenetan izango da LH-4 eta LH5-6 taldeen txanda. Lehenengoak 16:30ean elkartuko dira eta gainerakoak, 17:30ean.

Zerbitzua etenda egon den denbora tartea dela-eta ordaindutako kuotaren erdia itzuliko dela jakinarazi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak