Elgetako liburutegiko ipuin kontalari saioak bueltan dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 14a, 13:26

Urtarrilerako hiru saio daude iragarrita, eta egoera epidemiologikoaren bilakaerak eragindako aldaketarik ez badago hiru egingo dituzte urtarrilean. Lehenengo bihar izango da, hilak 15, 17:15ean hasita.

Liburutegiak antolatuta herriko kontalari talde boluntarioko kideek egingo dituzte, eta egoerara egokitutako neurriekin. Hala, egun bakoitzeko saio bakarra izango da eta adin tarte zehatz batzuetako neska-mutikoendako.

Saio guztiak izango dira barikuetan, eta 17:15etik 18:00etara. Urtarrileko lehen saioa, bihar, hilak 15, izango da. LH-3 eta LH-5 arteko neska-mutikoendako izango da.

Urtarrilaren 22an, HH-5, LH-1 eta LH-2ko umeendako egingo dute saioa; eta hilaren 29an, HH-3 eta HH-4koendako. 

Neurri bereziekin

Distantzia eta segurtasun neurriak bete ahal izateko gehienez ere hogei neska-mutikorendako lekua izango da. "Egoerara moldatzeko helburuarekin eta dinamika hobetzen jarraitzeko asmoz saioz saio aztertuko dugu egitasmoaren funtzionamendua eta beharrezko aldaketak aplikatuko ditugu", azaldu dute liburutegitik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak