Telefono zerbitzuarekin arazoak daude Elgetan. Lineak ez dabiltza eta etenda daude bai linea finkoak bai Internet zerbitzua. Hainbat konpainiarekin diharduten bezeroek dute arazo berdina sare nagusian gertatu delako matxura.
10:00ak aldera hauteman da arazoa, baina non eta zergatik eman den argitu behar da.
Udaletxetik jakinarazi dute abisua pasata dagoela, eta arazoa konpontzeko ahaleginetan ari direla Telefonicako teknikoak.