Teilatu batetik jausitako elur plaka batek auto bat kaltetu du Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 11a, 18:37

Teilatuetan pilatu eta izoztu den elurra da, orain, kezka iturri. Teilatu batetik jausitako elur plaka batek azpian aparkatuta zegoen auto bati aurreko kristala eta muturra kaltetu dizkio. Suhiltzaileak etorri dira teilatuko elurra kentzera.

14:00ak aldera gertatu da ezbeharra Torrealdea auzoan. Egunotan elur asko pilatu da teilatuetan eta tenperatura hotzek izotz bihurtu dute. Karga handiko izotz plakak sortu dira, eta teilatuetatik erortzen ari dira, zati handietan gehienetan.

Gaur, jausitako izotz bloke horietako batek auto bat harrapatu du azpian. Aurreko kristala eta muturra kaltetu dizkio. Auzotarrek azkar pasa diote abisua elkarri eta inguruan aparkatuta zeuden autoak erretiratzea izan da lehenengo egitekoa. Ertzaintzari ere pasa diote abisua eta etorri direnean zintarekin itxi dituzte arriskutsu zeuden inguruak. Teilatuan oraindik ere elur asko zegoela ikusita suhiltzaileei esku-hartzea eskatu dute.

Suhiltzaileak bi ibilgailuarekin etorri dira Elgetara eta elurra erretiratzeko lanetan hasi dira. Asko zegoen pilatuta.

Oraindik ere gelditzen dira arriskutsu dauden guneak, Elgetan. Asko daude zintarekin itxita, baina herritarrei tentuz ibiltzeko aholkua egiten zaie. Kontuz oinez joandakoan eta kontuz autoak non aparkatzen diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak