Bestelakoak izan dira Gabonak, baina gozatzeko tartea egon da

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 8a, 08:52

Aste hasieran egindako Gabonetako tailerrek eman diote amaiera egunotako kultura eskaintza bereziari.

Hiru adin tartetan banatuta, 2 eta 11 urte arteko 68 neska-mutikok hartu dute parte frontoian, gimnasioan eta Espaloian bi arratsaldez egin diren Gabonetako tailer berezietan. 70 lagunendako lekua zegoen, eta ia bete egin dira leku guztiak.

Erik eta Win ikuskizunak ere ikusle ugari elkartu zituen abenduaren 27an. Bestetik, Alicia Gartziak aurkeztutako lanak irabazi du Gabonetako panpina-lehiaketa. Hiru lehiakide izan ziren, guztira.

Aurten, bestalde, Elgetarako bidea ikasi du Mari Domingik eta haurrei harrera egiten izan da, Olentzerorekin batera. COVID-19 neurriak hartuta, Espaloian egin zuten ekitaldia. Udalak esan du 130 bat neska-mutiko elkartu zirela bi pertsonaiekin abenduaren 23an.

Kultura zinegotzi Ane Bilbaok uste du emaitza oso onak izan dituztela Gabonetako ekintzek. "Herritar ugarik parte hartu du, eta aukera izan duten egunetan baita kanpoko jendeak ere. Guztia berrasmatu beharra egon da eta guztiok ikasten dugu zerbait egunero. Lan asko hartu eta protokoloei buelta asko eman beharra izan dugun arren, emaitzekin oso gustura gaude. Herritarren aldetik ere iritzi oso onak jaso ditugu", azaldu du Bilbaok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak