Sukaldeko ke-kanpai batek su hartu du Domingo Iturbe kalean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 6a, 22:45

Ertzaintzako eta Zubillagako suhiltzaileetako lan-talde bana izan dira Elgetan, 21:30ak inguruan. Ez da ezbehar larririk gertatu. Suhiltzaileak iristerako itzalita zegoen sua.

Domingo Iturbe kaleko 8. atarian gertatu da ezbeharra. Zubillagako suhiltzaileek jakitera eman dutenez sukaldeko su-kanpai batek hartu du sua. Iristerako, ordea, itzalita zegoen sua.

Ertzaintza eta suhiltzaile talde bana izan dira Elgetan. Suhiltzaileek San Roke kale amaieran utzi dute kamioia.

Jakin-mina eta kezka sortu dute inguruko bizilagunen artean, baina sua itzalita zegoela ziurtatu ondoren joan dira dotazioak bestelako esku-hartzerik egin gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak