Elkarretaratzea egin dute, Elgetan, Zaldibarko zabortegia amildu zela hamaika hilabete bete direnean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 6a, 17:38
Zaldibar Argitu plataformak deituta gaur eguerdian Elgetan egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Zaldibar Argitu)

Zaldibar argitu. Langileak, osasuna, erantzukizunak zioen pankartaren atzean elkartu dira hainbat herritar elurtutako plazaren erdian. Sei herritan deitu ditu mobilizazioak gaurko Zaldibar Argitu plataformak. Elgetan 13:00etan egin dute elkarretaratzea.

Hilero egiten da elkarretaratzea Elgetan, eta gaurkoan elurrak zuritutako herriko plazan egin dute. Pankartarekin, Zaldibar Argitu plataformak ateratako banderolekin eta aldarri mezuak eskuan egin dute elkarretaratzea distantziak mantenduz eta musukoak jantzita.

Hamaika hilabete bete dira Eitzagako zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak hil zirenetik. Hilero moduan gertatutakoa argitzeko, oraindik ere zabor artean jarraitzen duen langilearen gorpuzkinak ateratzeko eta erantzukizunak argitzeko eskatzen jarraitzen dute plataformatik.  "Ez dadila gertatutakoa ahanzturan erori!", adierazi dute deitzaileek.

Elgetakoa ez da gaurko mobilizazio bakarra izan. Zaldibarren eta Eibarren manifestazioak egin dituzte, eta elkarretaratzeak Ermuan, Zallan, eta Etxebarrian ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak