Bisitari asko izan dira Elgetan, eta ez dira guztiak elurretarako ondo ekipatuta etorri

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 2a, 16:16

Hamar bat zentimetro bota ditu Elgetan, eta asteburua izanik jende dezente erakarri du elurrak. Auto asko ez zeuden behar moduan egokituta eta hainbat ezin aparkatu ibili dira. Beste batzuetan laguntza behar izan dute gune aldapatsuetatik ateratzeko eta arazo handienak Asentzio inguruan sortu dira.

Auto asko elkartu dira, horietatik dezente gurpil egokirik gabe ziren eta Kanpanzar errepidean, gainera, zuhaitz bat zegoen zirkulazioa oztopatzen.

Auto-gidari ugarik arazoak izan dituzte buelta emateko, beste batzuk kateak ipini behar izan dituzte sartutako zulotik ateratzeko, eta beste asko ez atzera ez aurrera gelditu dira tresna egokirik gabe etorri direlako.

Elurra kentzeko makinak lanean dira, bai Udalarena bai Gipuzkoako Foru Aldundiarena, baina errepide guztiak ez dira berdin garbitzen eta Bergarakoak du lehentasuna. 

Adi, beraz, kanpotik etorriz gero. Autoak ezin dira edonon aparkatu horrek besteen zirkulazioa eta elurra kentzeko makinen lana oztopatzen duelako.

Ahal dela autorik ez erabiltzeko gomendioa egin du Udalak.

Erlazionatuak

Zirkulazio arazoak, batez ere, Asentzio inguruan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 urt 02 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak