Elgetako neska-mutikoendako Gabonetako tailerrak iragarri ditu Udalak urtarrilaren 4rako eta 5erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 30a, 11:15

Eskulan tailerra, Elgetan. (Artxiboko irudia)

Besteak beste zirkoa, dantza, eskulanak eta magia tailerrak izango dira eta Espaloian, frontoian eta gimnasioan egingo dituzte. Adinka antolatuko dituzte taldeak eta ez dira elkarren artean nahastuko. Segurtasun neurriak direla eta leku mugatuak dira, eta hain zuzen ere bi talde beteta daude dagoeneko: 4-5 urte (HH4-HH5) eta 6-8 urte (LH1-LH2-LH3).

 

Elgetan ohikoa izaten den Gabonetako haur parkea ez da, aurten, posible izango. Udalak, ordez, Gabonetako tailerrak antolatu ditu 2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako. Urtarrilaren 4an eta 5ean egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara. "Umeak adinka antolatuko ditugu, eta taldeak ez dira nahastuko", azaldu du kultura zinegotzi Ane Bilbaok. "Tailer batzuk Espaloian izango dira, beste batzuk gimnasioan, eta frontoia ere erabiliko dugu".

Udalak aurreikusten du 70-80 bat neska-mutikorendako ekintza izango dela, eta lau taldetan dago eginda banaketa:

  • 2-3 urte (HH2-HH3)
  • 4-5 urte (HH4-HH5) BETETA
  • 6-8 urte (LH1-LH2-LH3) BETETA
  • 9-11 urte (LH4-LH5-LH6

Tailer sorta

"Tailerrak antolatu ditugu: zirkoa, eskulanak, magia, dantza...", azaldu du Bilbaok. "Desberdinak izango dira bi egunetan eta neska-mutikoek sarreran jasoko dute beharrezkoa izango duten materiala, nork berea". Udal arduradunak azaldu du izena eman duten neska-mutikoek posta elektroniko bat jasoko dutela tailerrak non eta noiz hasiko diren jakinarazten.

Izen-ematea, derrigorrezkoa

Leku kopurua mugatua denez aurrez egin behar da izen-ematea, eta lau taldetik bi beteta daude dagoeneko. Interesatuek hemen egin dezakete izen-ematea. Gainerakoan, ezarritako osasun neurriak bete beharko dira. Musukoaren erabilera ezinbestekoa izango da. Talde bakoitzean erabiliko den materiala sarreran banatuko zaio parte hartzaile bakoitzari eta ez da materiala elkarbanatuko. Eta izen-ematearen arabera, espazio ezberdinetan banatuko dira taldeak. Edozein kontsulta danonartian@elgeta.eus helbide elektronikoaren bidez egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak