Dezente zuritu du gaur Elgeta inguruetan, eta elur gehiago espero da aste bukaerarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 29a, 18:24

Aurreko egunetan ere ikusi dira elur-malutak Elgetan, baina ez dira bazterrak gaur beste zuritu. Herrigunean gutxi bota du, eta bota duena berehala urtu da. Aukera izan da, ordea, urrutira joan gabe elurrak zuritutako paisaiekin gozatzeko.

Egunean bitan bota du elurra, gehienbat. Goiz erdian lehenengo eta bazkalostean ondoren. Elur-maluta ederrak jausi dira Elgeta erdigunean ere, baina gehienbat inguruko tontorrak zuritu dira. Elgetarrek ez dute oso urrutira joan beharrik izan elurraz gozatzeko. Aspaldiko partez zuri ikusi gabeko parajeak ere itxura ederra hartu dute gaur.

Badirudi Bella denboraleak ekarri duela elurra, aurten, Elgetara. Eguraldi iragarpenek diote elur gehiago ere botako duela. Iragarritakoak betetzen badira aste bukaeran izango da.

Gaur botatako elurrak ez du errepideetan arazorik sortu. Kanpanzarko bidean kontuz ibiltzea komeni izan da eremu batean baino gehiagotan, baina ez besterik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak