Itxita dago Elgeta eta Kanpanzar arteko errepidea

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 28a, 10:36

Elgeta eta Kanpanzar arteko errepidean jausita dauden zuhaitzak.

Aurreko orduetako haizeteek hainbat zuhaitz bota dituzte, eta kendu bitartean itxita egongo da errepidea. Herrizaingo sailetik Elgetako Udalari esandakoaren arabera luze joko dute garbiketa lanek. Ez dute aurreikusten 15.00ak baino lehen zirkulazioa berriz zabaltzea.

Itxita dago Elgeta eta Kanpanzar arteko GI-2639 errepidea. Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko 7:10 aldera, zuhaitzak erori dira errepidera, eta bidea moztu behar izan dute; zehazki, G-2639 errepideko 4 eta 5 puntu kilometrikoak daude itxita.

Elgetatik Kanpanzarrerarako norabidean Asentzioko bidegurutzean dago etenda zirkulazioa eta Kanpanzarretik Elgetarako norabidean Kanpanzarreko bidegurutzean.

Haizete gogorrak izan dira atzo eta gaur goizaldean eta hainbat zuhaitz daude GI-2639 errepidera jausita. Garbitu bitartean itxita egongo da zirkulazioa eta lanek luze joko dutela adierazi dute Udaletik. Herrizaingo sailetik adierazitakoaren arabera Herri Lanetako langileak bidea garbitzen ari dira eta gutxienez 15:00ak izango dira zabaldu orduko.

Haize bolada gogorrak

Meteorologia zerbitzuak emana zuten alerta abisua haizeteegatik eta atzo eguerdian zein iluntzean eta gaur goizaldean gogor jo du Elgetan. 38-39 kilometro orduko haize boladak neurtu ditu Aemet zerbitzuko estazioak, Elgetan. Gaur goizaldeko 03:.00 eta 04:00 aldera 42 kilometro orduko ufadak ere izan dira.

Hurrengo orduetan ere haizea ibiliko da (30 kilometro orduko ufadak) eta euria dago iragarrita. Elur kota 700 eta 900 metrora kokatzen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak