Mari Domingik eta Olentzerok Elgetako neska-mutikoen makinatxo bat gutun jaso dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 23a, 22:00

Olentzero eta Mari Domingi, atzo, Elgetan.

Espaloia kafe antzokian elkartu ziren, atzo, herriko umeekin. Txandaka eta eskolako bizikidetza talde egonkorrak errespetatuz sartu ziren umeak antzokira. Gutunak utzi, gozoki poltsa jaso eta pozik irten ziren neska-mutikoak antzokitik.

Abenduaren 23arekin egiten du bisita, urtero, Olentzerok. Aurten, Mari Domingi ere etorri da Elgetako neska-mutikoekin elkartzera eta gehiagotan ere etorriko dela esan du. Espaloia kafe antzokian zeuden biak umeen zain, 16:00etarako. Pozik eta oso urduri sartu ziren txikienak. Haiek izan ziren lehenengoak. Jarraian etorri ziren gainerakoak nor bere gonbidapenarekin eta bere taldeari egokitutako ordutegia errespetatuz.

Seigarren mailako neska-mutikoek gertatutako postontzi handi batean joan ziren Mari Domingirentzat eta Olentzerorentzat idatzitako gutunak uzten. Talde bat irtetean sartzen zen hurrengoa.

Gutun guztiak Intxortako txabolara igo dituzte Mari Domingik eta Olentzerok. Denak irakurri eta gaur gauean beste bueltatxo bat egingo dute Elgetara. Badute makinatxo bat lan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak