Udalak antolatuta, Erik eta Win ikuskizuna izango da Espaloian, domekan. Lizarraldek eta Muñoak euren arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta harreman intimoen barrukietara begiratuko dute. Nola erakarri zuten elkar, nola nabigatzen duten botere harremanetan, nola elkar laguntzen dioten, nola lehiatzen, zer-nolako harremanak izan dituzten emakumeekin...
Bertsoak, antzerkia, musika eta poesia jorratzen dituen ikuskizuna da. Azken finean, gaur egun gizon izateak mantentzen dituen estereotipoen gainean hausnartuko dute, eta orokorrean sumatu litekeen noraeza ere bistaratuko dute. Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dela islatuta. Aipatzekoa da doinu berriak plazaratuko dituztela, bai eta zenbait kantu proposamen berri ere.
Saioa 18:30ean izango da eta sarrera doan bada ere aurrez erreserbatu beharko da lekua udal webgunean horretarako ipinitako estekaren bitartez.