Bi astez eguaztena izango da traste zaharrak botatzeko eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 22a, 09:30

Debagoieneko Mankomuniatetik esan dute Gabonetan aldaketak egongo direla hondakinen bilketa zerbitzuan. Bi asteotan eguaztenarekin atera beharko dira traste zaharrak, ez eguenarekin.

Hala, abenduaren 23an eta 30ean emango dute zerbitzua. Ohiko ordutegian atera beharko dira tamaina handiko hondakinak aurrez 943 71 19 38 erantzungailuan mezua utzi ondoren.

Baserriko plastikoak, hilaren 22an

Baserriko plastikoen bilketa, berriz, hilaren 22an egingo dute. Kasu honetan ere aurrez deitu behar da zerbitzua eskatu eta hondakinak nora atera adosteko. Telefonoa da 943 76 25 47.

Zerbitzu honek balio du ateratzeko siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak