Hilabete honetako hiru udal batzorde modu telematikoan egingo dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 15a, 11:56

Udal osoko bilkura telematikoa, maiatzean.

Eguaztenean, hilak 16, izango dira hirurak. Ongizate eta Berdintasun batzordea, 18:00etan; Hezkuntza eta Gazteria batzordea 19:00etan; eta Kirol batzordea, 19:30ean.

Bederatzi udal batzorde egingo dira aste honetan, Elgetan. Atzo egin zuten Baserritarren batzordea, eta gaur dira Memoria Historikoa eta Turismoa (19:30ean) zein Kultura eta Euskara (20:00etan) batzordeak.

Biharko beste sei batzorde daude deituta eta ia guztiak presentzialak izango dira. Horietatik hiru, ordea, modu telematikoan egingo dituzte.

  • Ongizate eta Berdintasun batzordea, 18:00etan. Hemen.
  • Hezkuntza eta Gazteria batzordea 19:00etan. Hemen.
  • Kirol batzordea, 19:30ean. Hemen.

Batzorde guztiak daude herritarrei zabalik, baita ere modu telematikoan egingo direnak. Ez da halakorik egiten den lehen aldia. Udal osoko bilkura telematikoak egin izan ditu udalbatzak eta batzordeak ere bai, Ogasunekoa esaterako. Oraingoz puntuala izango da egiteko modu hori.

Udal batzordeen egutegia hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak