Lehiaketa antolatu du liburutegiak, liburu gomendioak jasotzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 8a, 15:38
Elgetako liburutegia.
 

Liburu bat opari du izena lehiaketak eta parte hartzen dutenen artean 60 euroko hiru erosketa-bonuak zozketatuko dituzte, bonu bat kategoria bakoitzeko.

 

Liburutegiak deialdi berezi bat egin du, eta Liburu bat opari du izenburua. Liburu bat gomendatzeko proposamena egin die liburutegiko bazkideei zein erabiltzaileei.

Liburuarekin batera argazkia atera, eta liburu hori nori oparituko zeniokeen azalduta bidali behar da liburutegi zerbitzura. Liburu proposamenak elgetakoliburutegia@elgeta.eus posta elektronikora bidal daitezke, edo, bestela, Telegram zein Whatsapp bidez 688 72 96 03 zenbakira.

Adinka antolatutako hiru kategoria prestatu dituzte: 0-11 urte bitartekoak, 12-17 urte bi- tartekoak eta 18 urtetik gorakoak.

Proposamenak aurkezteko azken eguna abenduaren 17a izango da, eguena. Kategoria bakoitzeko irabazleak liburu denda batean erabiltzeko izango den 60 euroko erosketa-bonua eskuratuko du. Informazio gehiago eta oinarriak liburutegian daude eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak