Markina-Xemein, Ermua, Zalla, Etxebarria, Zaldibar eta Elgeta. Sei herriotan mobilizazioak egin zituzten atzo. Azkena, 19:00etan, Elgetako herriko plazan egindako elkarretaratzea izan zen. Hilero moduan Langileak, osasuna, erantzukizunak lelopean egin zuten.
"Hamar hilabete Joaquin eta Alberto oroitzen. Hamar hilabete Joaquin aurkitu gabe. Hamar hilabete gure osasuna eta ingurugiroa arriskuan jartzen. Hamar hilabete, beste aldera begira. Hamaika arrazoik batu gaituzte bide luze honetan. Jarraitu dezagun bidea batera egiten", azaldu dute deitzaileek.
