Bihar amaituko da ostalaritzarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Karmele Uribesalgo 2020ko abe. 3a, 10:43

Udalak udaberrian 15.000 euroko dirulaguntza lerroa zabaldu zuen, eta 6.825 euro banatu zituzten.

Ostalaritzaren derrigorrezko itxierak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko laguntza lerroa ireki du berriz Udalak. Establezimendu bakoitzak 400 euro jasoko ditu, itxita egon den hilabeteko, eta 100 euroko gehigarria izango du %100eko jardunaldian daukan langile bakoitzeko.

Lanaldi partziala dutenen kasuan, gehigarria era proportzionalean emango zaie. Itxialdia partziala izan bada –negozioaren zati bat irekita badago, baina beste bat itxita–, laguntza 200 eurokoa izango da. Lanaldi osoko langile bakoitzeko 100 euro jasoko dituzte. Jardunaldi partzialetan gehigarria proportzionala izango da. Gainera, alarma egoeran, ostalariek aukera daukate zabor tasa ez ordaintzeko.

Eskatzaileek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa egiaztatu beharko dute, eta ezinbestekoa izango da helbide fiskala Elgetan izatea. Eskaerak udala@elgeta.eus helbidean egin daitezke, edo Udal Erregistrora joanda. Bihar izango da dirulaguntzak eskatzeko azkenengo eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak