Mugi panderoa talde eibartarrak girotuko du biharko Euskararen Eguna, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 2a, 11:30

Mugi panderoa taldea.

Erromeria taldea da, baina pandemia egoerak horrela eskatuta jarrita jarraitzeko moduko emanaldia egingo dute kafe antzokian, 18:00etan hasita.

Eibarko eta Elgoibarko gaztez osatutako taldea da Mugi panderoa. Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna da eta Udalak antolatuta emanaldia egingo dute Espaloia kafe antzokian. Dantzarako premia handia izango du batek baino gehiagok, baina pandemia egoera dela-eta neurri bereziak hartuko dituzte antolatzaileek. Kultura zinegotzi Ane Bilbaok aurreratu duenez leku kopurua mugatua izango da, baina ez da erreserbatu beharrik izango. "Erromeria taldea da, baina egoera berri honetara egokitu dute kontzertua eta jarrita ikusteko modukoa izango da".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak