Euskaraldiaren kantua osatzeko jolasa proposatu dute ludotekatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko azaroaren 27a

Bidali beharreko hamar paper zatietako bat.

Udal ludotekako neska-mutiko eta hezitzaileek jolasera dei egin dute. "Euskaraldiko kantuaren estrofak banatu ditugu herrian zehar. Paper zatiak dira eta aurkitzen dituenak udaletxeko helbide elektronikora bidali behar ditu. Ea denon artean kantua osatzea lortzen dugun", azaldu dute.

Paper zatiak ipinita daude adierazi dute. "Hamar papertxo dira eta herriko parkeetako zuhaitzetan utzi ditugu", esan dute. Adi, beraz eta begiak zabal zabalik joan eta halakorik ikusiz gero jaso, atera argazkia eta bidali udala@elgeta.eus helbide elektronikora. Hasi da jolasa!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak