CO2 neurgailuak jarri dituzte hainbat udal eraikinetan

Karmele Uribesalgo 2020ko aza. 30a, 11:22

COVID-19ari aurre egiteko neurrien baitan, airearen kalitatea neurtzeko sei gailu jarri ditu Udalak.

Airean zenbat CO2 partikula dauden neurtzen duten gailuak jarri ditu Udalak hainbat eraikinetan. COVID-19ari aurre egiteko moduetako bat da horien ezarpena. Iraitz Lazkano alkateak azaldu duenez, gero eta argiago dago garrantzitsua dela aireztapena bermatzea: "Pandemia hasieran uste zen listu tanten bitartez kutsatzen zela birusa, baina ikusi da aerosolen bitartez transmititzen dela".

Sei neurgailu erosi ditu Udalak; udaletxeko zenbait bulegotan jarri dituzte, jende gehien ibiltzen denetan. Liburutegian eta ludotekan ere jarri dituzte. "Erreminta bat daukagu jakiteko airearen kalitatea noiz okertu den", nabarmendu du.

Kopurua igotzean, leihoak ireki

Neurgailuak eskala bat dauka. Milioiko 500 partetik behera markatzen dituenean, airearen kalitatea ona da. "Irizpide bezala markatu dugu 600era gerturatzen denean ireki egingo ditugula leihoak", azaldu du. Udalak 470 euroko inbertsioa egin du, gailu bakoitzak 80 euro inguru balio baitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak