Hilabetea hasi zenetik, hainbat kultura ekintza izan dira domeketan. Udalak antolatuta, Esnatu naiz kabareta, Zirika Zirkus taldearen Eolo68 haur ikuskizuna eta Naita Produkzioak taldearen Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean antzezlana izan dira ikusgai. Ane Bilbao Kultura zinegotziak adierazi du harrera ona izan dutela ikuskizunek. Sarrerak doan ziren, erreserbarekin, eta saio guztiak bete dira. "Herritarrek eskertu egin dute eskaintza hori edukitzea", azaldu du. Elgetarrez gain, inguruko udalerrietatik ere gerturatu da jendea. Hiru ikuskizun horiez aparte, argazki lehiaketa bat ere izan da martxan. Atzo amaitu zen lanak aurkezteko epea.
Bilbaoren hitzetan, aurrera begira ikusi egin beharko da antzeko ekitaldiak egiteko aukera badagoen: "Ikusita jendeak eskertzen duela, badaukagu asmoa, ahal den neurrian, ekintzak antolatzen jarraitzeko".