Iraitz Lazkano alkatea 'Harira' saioan izango da

Karmele Uribesalgo 2020ko aza. 27a, 12:14

Abenduaren 1ean, martitzena, Iraitz Lazkano elkarrizketatuko du Eneko Azkarate aurkezleak Goiena telebistako Harira saioan.

Egun horretako 21:30ean eta 23:30ean emitituko da programa. Horrez gain, Goiena.eus atarian ere egongo da ikusgai, Telebista azpiatalean sartu eta Harira saioan klikatuta.

Herritarrek aukera dute euren galderak eta zalantzak alkateari helarazteko. Horretarako, bi modu dituzte erabilgarri: berriak@goiena.eus helbidera idatzita edo 688 69 00 07 telefonora Whatsapp mezu bat bidalita. Ekarpen horiek asteleheneko, azaroaren 30eko, 21:00ak baino lehen bidali beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak