Lursaila abereentzat erabiliko du emakidadunak, eta ezingo du inolako eraikinik egin. Horrez gain, debekatuta dago lursail hori beste pertsona bati uztea.
134.771 metro karratuko azalera du, eta eskuratzeko lehentasuna izango dute nekazaritza arloan alta emanda dauden herritarrek. Ordaindu beharreko gutxieneko kanona 90 eurokoa da, urteko. Eskaintzak abenduaren 15a baino lehen egin beharko dira, udaletxeko erregistroan.