'Ez heroirik ez printzesarik' formakuntza saioak, egunotan, Elgetako ikasleendako zein gurasoendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko aza. 24a, 09:30

Azaroak 25, orain bi urte, Elgetako Herri Eskolan.

Herri Eskolan ere aintzat hartuko dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta ordu eta erdiko formakuntza saioa antolatu dute LH-5eko eta LH-6ko ikasleen gurasoendako.

Azaroaren 25ean izango da, 17:30ean. Ez heroirik ez printzesarik programaren barruan kokatzen da tailerra, eta hainbat gai jorratuko dituzte bertan: genero-identitateen eraikuntza eta sozializazio prozesua, mitoen zein mezuen transmisioa eta betikotzea, aniztasunean oinarritutako hezkuntza... Hala, genero erreferenteen eta ereduen alternatibak landuko dituzte.

Matiz elkarteko hezitzaile batek gidatuko du saioa. LH-5eko eta LH-6ko ikasleek ere jaso dute gaiaren inguruko formakuntza; izan ere, aurretik programa bereko bina orduko hiru saio egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak