Segurtasun digitalaren inguruko tailerra, Elgetako familiendako, eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko aza. 16a, 13:26

Rakel Gamito arrasatearra. (Iturria: Ttap aldizkaria)

Segurtasun digitalaren inguruko tailerrak egiten ari dira Elgetako Herri Eskolan. Ikasleek eta irakasleek aurreko astean jaso zituzten formazio eta sentsibilizazio saioak. Eguenean, gurasoendako tailerra antolatu dute ikastetxean. IKT-etan eta segurtasun digitalean aditua den Rakel Gamitok gidatuko du.

Rakel Gamito Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, eta eguen arratsaldean izango da Elgetan. Segurtasun neurriak direla-eta Espaloia kafe antzokian izango da tailerra 17:30etik 19:00etara, eta garrantzitsua da aurrez izena ematea hemen
 
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen familiei dago bereziki zuzenduta, baina baita ere interesa duten ikastetxeko gainerako familiei ere. Segurtasun digitalaren izango dute hizpide. Hain zuzen ere LH5 eta LH6 geletako ikasleek bariku goizean jaso zuten gaiaren inguruko tailerra, eta irakasleek eguerdian. "Familiak animatu nahi ditugu parte hartzera gai oso interesgarria eta gaur egunekoa baita! Gainera aukera paregabea da Rakel Gamito Elgetan bertan edukitzea, IKT-etan eta segurtasun digitalean aditua baita", azaldu dute ikastetxetik.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak