Zirika Zirkus: "Familia osoak barre egiteko antzerki-obra da 'Eolo68'"

Hasier Larrea 2020ko aza. 12a, 12:59

'Eolo68' antzezlaneko irudi bat.

Clown ikuskizuna taularatuko du domeka honetan Zirika Zirkus konpainia txantrearrak, 'Domeka kulturalak 2020' emankizun sortaren baitan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta aurrez hartu beharko da tokia.

Antzerkia eta zirkua uztartzen dituen Eolo68 ikuskizuna taularatuko du domeka honetan Zirika Zirkus konpainia txantrearrak, Elgetako Udalak azaroan zehar antolatu duen Domeka kulturalak 2020 emankizun sortaren baitan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta aurrez hartu beharko da tokia, Udalaren webgunearen bitartez. Konpainiako kide Ainhoa Juanizek eman du obraren berri.

Zer da Eolo68, antzerkia ala zirkua?

Lehenbizi, aktore bakar batek [Luis Lainez] egiten duen hitz eta hots gutxiko ikuskizun bat da; beraz, obra ez da monologo bat, eta aktorea ez da mimo bat, clown bat baizik. Kontaketan zehar zirkuko oreka eta malabar ariketak egiten ditu eta mugi-menduak berebiziko garrantzia hartzen du. Haurrek gozatzeko pertsonaia fantastiko bat da Eolo, Charles Chaplinen antza daukana, baina sudur gorriarekin.

Zein da Eoloren helburua?

Bere helikopteroa gidatzen dabilela istripua izan du Eolok, eta kutxa beltz batera –antzokia– erori da. Bertan, heliozko puxika baten lagun bilakatuko da, zulo horretan bizirik irauten lagunduko diona. Inguruan aurkitzen dituen objektuekin jolas-tuko da, eta ikusleak fantasiazko mundu batean murgilaraziko ditu.

Zerk egiten du erakargarri?

Fisikoki oso interesgarria da obra; aktoreak keinu bidez haurrekin zein helduekin daukan komunikatzeko ahalmena sekulakoa da. Interpreteak berak sortu du antzezlana, eta musika ere berak erantsi dio. Duela bi urtetik ari gara obrarekin; adin guztien irriak piztu ditu beti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak