Ez da urtero moduko gaztaina-erre jana izan, baina beti bezain gozoak zeuden gaztainak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko azaroaren 11

Astelehen arratsaldean jarri zuten danbolina dantzan Elgetako Herri Eskola atarian, eta gurasorik gabe eta burbuilak taldeak mantenduz ospatu badute ere gaztaina-erre jana egin dute, aurten ere.

Urtero egiten dute gaztaina-erre jana Elgetako Herri Eskolan. Berezia izan da aurtengo; izan ere, COVID-19 neurriak zainduta egin behar izan dute. Hau da, burbuila taldeak mantenduz eta pilaketak saihesteko gurasoak gonbidatu gabe.

Baina ospatu dute urteroko hitzordua. Kantuan egin zuten, bertsoak abestu zizkioten urtero gaztainak erretzen dizkien eta urtebetetze eguna zuen Enrike Perez Txikiturriri, eta gustura jan zituzten gaztaina goxoak.

Argazkiak: Elgetako Herri Eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak