Spinning eta yoga saioak etenda daude pandemiarekin lotutako neurri berrien eraginez

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko aza. 4a, 15:00

Elgetako gimnasioa. (Iturria: kirol instalazioen errolda)

Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko dekretuak hainbat aldaketa ekarri ditu. Taldeak, orain, ezin dira sei lagunetik gorakoak izan, eta derrigorrezkoa da maskara erabiltzea. Spinning eta yoga saioetako erabiltzaileek nekeza ikusten dute azken hori betetzea.

Urri hasieran abiatu ziren kirol jarduera gehienak, Elgetan. Bete beharreko protokoloak ezarri ziren orduan. Urriaren 26ko dekretuak, aldiz, zorroztu egin ditu neurriak eta protokoloak eguneratu behar izan ditu Udalak. "Dekretuak hainbat muga jarri ditu. Kirol instalazioetan antolatutako eskaintzak edo ikastaroak egin daitezke, baina gehienez ere seiko taldetan eta betiere musukoarekin", azaldu dute udal ordezkariek elgeta.eus webgunean.

Bestelako aldaketarik egon ezean baldintza horiek bete beharko dira aurrerantzean, eta martxan jarraitzen dute gimnasia lasaia, tonifikazio gimnasia, tai ji, zumba, pilates eta aretoko dantzak jarduerek.

Eskola kirolak ere martxan jarraitzen du taldeak eskolako burbuilak direla kontuan hartuta.

Jarduera guztietan erabili beharko da maskara, baita ere kirola egiterakoan. Hori horrela spinning saioak, esaterako, bertan behera gelditu dira. "Musukoarekin kirol hau egiteko zailtasunak direla eta, erabiltzaileekin adostuta bertan behera utzi da", azaldu dute Udaletik. Yoga saioak ere etenda daude: "Bertan behera, musukoarekin egin behar dela-eta".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak