Iraitz Lazkano: "Areto futbol txapelketan gertatuko zenaren zantzurik bagenu neurriak hartuko genituzke"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 30a, 15:00
Areto futbol txapelketa, urriaren 17an.

Neskak txapelketatik kanpo geratu izana aurretik jakin izanez gero neurriak hartuko zirela azaldu du alkateak.

"Legez ezin da halakorik gertatu. Berdintasun Legeak garbi esaten du ekitaldi publikoetan ezin daitekeela diskriminaziorik egon. Kasu honetan, ekitaldi publikoa zen, kartelak jarri zituzten kalean. Ekitaldi publiko diskriminatzailerik ezin da egin. Eta halakorik gertatuko denaren zantzurik bagenu neurriak hartuko genituzke", esan du Iraitz Lazkano alkateak. "Egoera berezia izan da", gaineratu du. Alegia, gertatu eta gero ohartu dela Udala.

Alkateak dio Elgetako Udalak ez duela gai honekin lotutako ez ordenantzarik ez arautegirik: "Baina baditu irizpideak. Heltzen bada protokolo bat, proposamen bat, kartel bat... baldintza batzuk bete behar ditu: ezin da ez genero estereotiporik bultzatuko, ez diskriminaziorik egon, eta komunikazioa ezin da gaztelania hutsean egin. Kasu honetan, ez da aurretik halako ezer egon". Bestela, neurriak hartuko zirela azaldu du. "Udalak antolatutako ekitaldietan emakumeen parte hartzea bermatzen da, eta karteletatik genero estereotipoak kentzen saiatzen gara". Pilota txapelketako kartelak jarri ditu adibide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak