"Argindarrean %70 aurreztea aurreikusten dugu", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak. "Argi azterketa teknikoak egiten ari gara orain, ikusteko proiektoreak lekuz aldatu behar diren edo besteren bat jarri behar den".
Denbora batez LED sistemako proiektore bat egon da ipinita pilotalekuan. Probak egiteko izan da. Orain hura kendu eta halako hamaika jarri dituzte. Esan moduan, ikusteko dago egokitzapenik egin beharko den.