Salaketak ipinita daude eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik dela adierazi dute Ertzaintzatik. "Gaur eguerdian izan dugu gertaeren berri. Autoetako bat Aixola auzoan zegoen aparkatuta eta bestea Domingo Iturbe kaleko aparkalekuan. Bi autoetako batean indarrez sartu dira, eta bestean ez dago oraindik argi nola sartu diren. Bietan falta dira gauzak. Ikerketa zabalik dela-eta ezin dugu informazio gehiagorik eman".