2021ean ez dira udal tasak eta ordenantza fiskalak garestituko

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 26a, 09:30
Elgetako udalbatza, urrian egindako ezohiko osoko bilkuran.

Pandemia batek baldintzatutako egoeran udal zerga ia guztiak izoztea onartu du udalbatzak, aho batez.

"Ikusita zelako urtea daramagun, proposamen orokorra da zergak eta ordenantzak izoztea, eta 2021erako igoerarik ez planteatzea", azaldu zuen Iraitz Lazka- no alkateak aurreko astean egindako ezohiko osoko bilkuran.

Proposamen orokor horren barruan hiru salbuespen egongo zirela zehaztu zuen. Tutoretzapeko etxebizitzako jangela zerbitzuaren prezioa 6,84 euro izango da eguneko. "Eulenekin daukagun kontratua urtero aktualizatzen da, eta guk ere prezio bera jartzen dugu tasetan galerarik ez edukitzeko".

Frontoia argiarekin alokatzea, berriz, merkatu egingo da. "Egunotan ipiniko dituzte LED proiektoreak. Orain arte prezioa orduko 16 euro bazen, aurrerantzean, 12 euro izango da. "Proportzio bera aplikatuko da alokairua bada egun erdikoa, egun osokoa...".

Bestalde, tasa berri bat sortuko du Udalak: grabaketa zinematografikoak egiteko lur publikoa erabiltzeagatik eta bide publikoa okupatzeagatik. "Ez zegoen, eta sortu egingo dugu. Metro karratu eta eguneko bi eurokoa izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak