Ganbaran ikuskizuna, gaur, Liburutegiaren Eguna ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urriaren 23a

Ttipia Produkzioak taldeko Mikel Hernandez izango da kontalaria. Berritutako Ganbaran ikuskizunarekin dator. Garai guztietako ipuinak kontatutako ditu.

Liburutegiaren Eguna ospatzeko, ipuin kontalari saio berezia izango da gaur, Espaloia kafe antzokian. Ttipia Produkzioak taldeko Mikel Hernandezek egingo du Ganbaran ikuskizuna, eta ipuinak eskainiko ditu, 17:00etan. Liburutegian egitekoa zen hasieran, baina antzokian izango da azkenean.

Liburutegiak, bestalde, liburu zozketa egingo du, urtean zehar liburuak mailegatu dituzten erabiltzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak