Elgetan ere gogor jo du haizeak eta Kanpanzarrerako errepideak itxita jarraitzen du

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 21a, 09:25

Goietan jo du bortitzen haizeteak eta adarrak eta hostoak daude bide bazterretan. Kanpanzarko bidean, Asentziotik 1,2 kilometro ingurura, bi zuhaitz jausi dira eta errepideak itxita jarraitzen du.

Atzo arratsaldeko haizetea bortiztu egin da gauean eta gogor jo du Elgetan ere. Erdigunean ez da aparteko triskantzarik izan. Hondakinendako edukiontzi batzuen tapak apurtu egin dira eta lehendik ere egoera oso onean ez zegoen zirkulazio seinale batek xaflak askatu dira.

Elgetatik Kanpanzarrerako bidean bi zuhaitz jausi dira errepidera eta ezin da pasa. Asentziorako bidegurutzean daude ertzainak bidea zaintzen. Zuhaitzak bidetik kendu arte itxita jarraituko du errepide horrek.

Eskolako negutegiak ere astindu ederra hartu du. Aurreko denboraleetan kaltetua eta dio gaueko haizeteari eutsi. Plastikoa guztiz apurtu da.

Erlazionatuak

Haizeteak Elgetan utzitako arrastoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2020 urr 21 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak