Nagusitasun ukaezina, Oihana Kortazarrek, Ultra Sanabria proban

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 20a, 12:09

Oihana Kortazar, aste bukaeran, Sanabrian. (Iturria: www.ultrasanabria.es)

Emaitza bikainak lortu ditu Oihana Kortazar elgetarrak aste bukaeran Zamoran jokatutako Ultra Sanabria proban. Hiru etapak irabazi eta hiru elastiko jantzi ditu; sailkapen nagusiko elastiko urdina, jaitsieretakoa eta mendikoa.

Hasieratik bideratu zuen garaipena Kortazarrek. Barikuan jokatu zen lehenengo etapa, etapa erregina, 32 kilometro eta 1.640 metroko desnibel positibokoa. Kortazar izan zen azkarrena, eta errekorra ere lortu zuen. Bere denbora: 4:01:03 . Vigoko lasterkari Aroa Sio izan zen bigarrena (4:10:05).

Biharamunean jokatu zuten probako bigarren etapa, 43 kilometrokoa eta 2.220 metroko desnibel positibokoa. Hemen ere Kortazar izan zen emakume azkarrena. Bere denbora 4:21:21. Aroa Sio galiziarra izan zen, hemen ere, bigarren postuan (4:48:11).

Hirugarren eta azken etapa domekan jokatu zuten, eta hirugarren egunez jarraian elgetarra nagusitu zen. Bere denbora 3:22:04. Beste behin, Aroa Sio izan zen bigarren (3:41:48).

Pozik da elgetarra egindako lanarekin. Jakinarazi du Azores Trail Run lasterketan izango dela hurrengo. Urriaren 29tik azaroaren 1era jokatuko da. Lau etapa eta 126 kilometroko lasterketa da.

 

Bigarren etapan, helmugan sartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak