Espainiako Vuelta dela-eta zirkulazio mozketak izango dira, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 20a, 07:00

2012ko Espainiako Vuelta Kanpanzar gainera heltzen.

Irun eta Arrate arteko etapa egingo dute txirrindulariek gaur hasiko den Espainiako Vueltan eta Elgetatik birritan pasako da tropela. Eragina izango du horrek ibilgailuen zirkulazioan. Mozketak aurreikusi behar dira 15:30 eta 17:15 artean, beti ere tropelaren abiaduraren arabera.

Gipuzkoako Trafiko Lurralde Bulegotik jakinarazi dute tropela igarotzeko moztu egingo dutela zirkulazioa. Ordutegi zehatza ematea zaila bada ere aurreikusi behar da gorabeherak izango direla Elgetako errepideetan 15:30ak eta 17.15ak artean.  

Tropelak Epeletik abiatuko du Kanpanzarrerako igoera. 16:14ean aurreikusten da Kanpanzarren egotea. Hortik, Elgetara eta Elgetatik Karabietara egingo dute txirrindulariek. Kalkulatuta dago Karabietatik 16:15 aldera pasako direla.

Bergaratik igoko dira, berriz ere, Elgetara. Rutometroaren arabera 16:55ak aldera hasiko dira igotzen Bergaratik eta Ubera (16:59ean) eta Elgeta (17:04ean) pasa ostean Karabietatik (17:08ean) egingo dute Arratera.

Esan moduan, ordutegi horiek aurreikuspenak dira; izan ere, tropelak markatzen du lasterketaren erritmoa. Tropela iritsi aurretik itxiko dute zirkulazioa eta azkena pasa arte ez da berriz zabalduko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak