LH3tik gorako haurrendako ipuinak, gaur, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 16a, 08:00

Ipuin kontalari saio bat, aurreko ikasturte batean.

Ikasturteko lehen entzunaldia izango da, eta LH3 gorako neska-mutikoendako, 17:15etik 18:00etara.

Egoera berrira egokitu dituzte Ipuinen Ordua saioak ere, Elgetan. Hirugarren mailatik gorako haurrendako izango da. Oraingoz, egun bakoitzeko saio bakarra izango da, eta zehaztutako haurrendako. Protokolo berria ezarri dute.

Boluntario talde batek egiten ditu saiook. Udal liburutegiko Geaxi Ezpeletak kontatutako ditu ipuinak, oraingoan.

17:15ak arte ezingo da igo. Ordu horretatik aurrera igoko dira haurrak liburutegira beheko atean egongo den arduradunaren jarraibideak jarraituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak