Areto futbol txapelketa jokatuko dute bihar herriko sei taldek

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 16a, 11:35
Urteak direla jokatutako txapelketa bateko taldeetako bat. (Iturria: antolatzaileak)

Kanpoko kantxan lehiatuko dira Astuan Villa, Itxixa, JoTaOna, Koja, Liberpulpo eta Txapela taldeak. Lehen partidua 09:00etan hasiko da eta finalerdiak eta finala arratsaldez izango dira.

Partiduak hogei minutuko bi zatikoak izango dira, tartean bost minutuko atsedenarekin. COVID-19aren aurkako protokoloa errespetatu beharko da.

Protokolo berezia jorratu da txapelketarako. Ezarritako neurrien artean nabarmentzen da publikoak ezingo dituela harmailak erabili eta kantxaren inguruan kokatu beharko dela distantziak eta gainerako neurriak mantenduz.

Jokalari guztiek jaso dute protokolo hori, eta bertan ezartzen diren neurriak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak