Nerea Villa: "Zazpi erabiltzailerekin eman diogu hasiera ikasturteari ludotekan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 10a, 09:10
Nerea Villa izango da aurten ere ludotekako hezitzailea.

Aste honetan zabaldu ditu ateak ludoteka zerbitzuak. Han ere higiene neurri bereziak hartu dituzte.


Zabalik da ludoteka ere.

Astelehenean hasi ginen. 3 urteko bi, LH-1eko bat, LH-2ko hiru eta LH-6ko bat ditugu. 16:00etan jasotzen ditugu eskolatik gehienak.


Izen ematea zabalik da?

Plaza kopurua beteta dago. Itxaron zerrenda zabalik dago. Eskaera gehiago egonez gero aztertuko genuke nola erantzun. Eguneko bonurik ez dago aurten. Egoerak ezinezko egiten du. Urte osoko bonua eta hiru hilabetekoak daude.

Egokitzapenik egin duzue?

Sarreran termometroa, gela eta erabiltzaile bakoitzeko aulki bat eta kutxa bat ditugu. Askaria egiteko bakoitzak bere eserlekua du, eskulanak egiteko nork bere materiala, jostailuak egunero aldatzen dira, egunero egiten dira garbiketa lan bereziak, ludoteka ahalik eta gehien aireztatzen da...


Programari dagokionez?

Eguraldi ona bada, kanpo espazioa erabiliko dugu; eta barruko ekintzak berrasmatu egin beharko ditugu.


Goizeko zaintzarik badago?

Maala guraso elkarteak antolatzen du eta zabalik da izen ematea. Zerbitzua ludotekan emango da aurten. Iaz, bospasei erabiltzaile ziren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak