36ko gerrako bi jaurtigai leherrarazi dituzte Karabieta inguruan

Uxue Igarza Loiola 2020ko urriaren 8a

Atzo arratsaldean, Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak gerrako bi artilleria-jaurtigai indargabetu zituen Elgetatik gertu. Abisua herritar batek eman zuen.

Karabieta inguruan, munizio zaharra aurkitu zuen herritar batek, eta Bergarako ertzain-etxeko agenteek lehertu gabeko bi artilleria-jaurtigai zirela baieztatu zuten. Hala, Ertzaintzaren Lehergailuen Unitateak jaurtigaiak era kontrolatuan leherrarazi zituen. Azaldu dute, horrelako lehergailuak arriskutsuak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak