Zortzigarren urtez antolatzen dute marrazki lehiaketa Elgetako liburutegitik. "Parte hartzea librea da, baina sariak liburutegiko erabiltzaileen artean banatuko dira", esan dute liburutegitik. Liburua eta marrazteko materiala jasoko dute 5-8 eta 9-12 urte arteko taldeetako irabazleek, eta 30 euroko erosketa txartela nagusiek.
Argibide gehiago hemen.